SORALUZE HOTELA,
Talaia paregabea
Oñatin, talaia paregabean kokatuta gaude, herrigunea begibistan, natura eta kulturaz ondutako arnas gunean. Arantzazuko errepidearen alboan gaude, herritik kilometrora eta Arrikrutzeko kobazulo zein Arantzazuko Santutegitik hurbil. Aizkorri-Aratz natur parkearen atarian gaude.
Oñati, Euskal Herriko erdigune geografikoan kokatzen da: hiriburu guztietatik gertu gaude.
Oñati
Gipuzkoako hego-mendebaldean, Debagoiena bailaran dago Oñati. Ondoan ditu Bergara, Arrasate zein Legazpi. Ibar zabalean, herrigunea mendiz eta muinoz inguraturik dago. Badirudi hortik datorkiola izena; izan ere, Oñatik muino askoko lekua esan nahi du.
Jatorrizko herria XIII. mendekoa da eta egun bizitza ekonomiko eta kultural oparoa du. Erdigunea ibilbide historiko baten ondorioa da eta monumentu ugari ditu: jauregiak, jauretxeak eta, tartean, hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri bizitzako ehunka urte biltzen dituen nukleoan. Haatik, kirol eta kultur-eskaintza zabala egoten da: kirol probak, natur-ibilaldiak, hitzaldiak, zinea, kontzertuak, antzerkiak etab.