Skip to content
SORALUZE HOTELA_Gelak
Zure beharretara egokitutako logela erosoenak
Donostia soraluze hotela
Hiriburuetatik gertu, naturaren erdian
golf_kirola
Hainbat kirol zure eskura

Gela guztiek wifi-a dute, lan-mahaia, Smart tb, aire girotua, ile-lehorgailua, hozkailua, telefonoa… egonaldi erosoenaz gozatzeko behar duzun guztia

SORALUZEN, ETXEAN ZAUDE

Oñatin, Gipuzkoako bihotzean, mendiz eta naturaz inguratuta dago berriztatutako Soraluze Hotela. Zuretzat egokitu dugun hotel eroso, goxo eta praktikoan, zure egonaldia aparteko bizipena izango da.

Zure atsedena da gure lehentasuna

Horregatik, zure egonaldia goxoa eta atsegina izan dadin, 15 logela eroso, zabal eta argitsu ditugu zure eskura. Lauk terraza dute, aire libreaz gozatzeko aukera emanaz. Zure beharretara egokitzen gara.

Hainbat kirol aukera eskura

Soraluze Hotela Gipuzkoako arnas gunean dago: natura eta kultura eskuragarri dituzu; aire librean hamaika kirol egin ahal dituzu: mendi-ibilaldiak, golf-a, padela, running-a, mendi bizikleta, zaldi gaineko ibilaldiak, etab…

OTORDUAK

Sukaldea eskura duzu egun osoan zehar. Ezagutu gure eskaintza zabala. Zuk behar duzun horretara egokituko gara. Zatoz!

sukaldea soraluze hotela oñati gipuzkoa

SukaldeA

Sukaldea egun osoa zure eskura. Karta zabala eta zaporetsua. Begira menua!
denda soraluze hotela oñati

Denda

Gure denda-taberna-sukaldean hainbat produktu ditugu zuretzat bereziki aukeratutakoak. Etorri, ikusi eta aukeratu.
Soraluze hotela gipuzkoa

ERABILERA ANITZEKO GELA 

Hotelak hainbat lagunentzako gela berezia dauka. Bertan batzarrak, ekitaldiak, ikastaroak, aurkezpenak, hitzaldiak… antolatu ahal izango dira. Enpresentzako tarifa bereziak ditugu.

Informazio gehiago behar izanez gero jarri gurekin harremanetan: info@soraluzehotela.eus

INGURUA: Talaia paregabea

Talaia paregabean kokatuta gaude, Oñati begibistan eta zelai berdez inguratuta. Hurbil ditugu herrigunea, Arrikrutzeko kobazuloak eta Arantzazuko Santutegia. Natura eta kulturaz ondutako arnasgunea.

Protocolo “covid-19” protokoloa

Soraluze hotelak garbitasun eta desinfekzio protokolo zorrotza jarraitzen du.

Gure hotelaren tamainak kontrola pertsonalizatua eta sakona izatea ahalbidetzen du.

Eguneroko neurriak:

  • Azalera eta kontaktu guneen garbiketa gel hidroalkolikoarekin edo lixibarekin.
  • Ohe arropen aldaketa eta garbiketa. Azken hau, gune espezializatu batean tenperatura altuan etadetergente desinfektatzailearekin egiten da.
  • Oinetakoen eta maleten gurpilen desinfektatze alfonbra sarrera guztietan.
  • Zuren eskura ditugu ere musuko eta gel desinfektatzaile banagailuak hoteleko hainbat guneetan.

ESKERRIK ASKO

El Hotel Soraluze sigue un estricto protocolo de limpieza y desinfección. 

El tamaño de nuestro hotel facilita que el control sea exhaustivo y personalizado.

Medidas diarias:

  • Limpieza de superficies y puntos de contacto con liquido desinfectante tipo gel hidroalcohólico o lejía.
  • La ropa de cama se sustituye por completo y se lava en un centro especializado a altas temperaturas y con detergentes desinfectantes.
  • Alfombra desinfectante de calzado y ruedas de maleta en entradas.
  • Tenemos a su disposición mascarillas y dispensadores de gel desinfectante en múltiples puntos del hotel.

ESKERRIK ASKO

Logo soraluze hotel oñati

Eskaintza Berezia !