Skip to content

Soraluzen Etxean zaude

Atseden hartzeak berebiziko garrantzia du. Guk badakigu, horregatik, zure egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin 15 logela eroso, zabal eta argitsu prestatu ditugu.
Baditugu bikoitzak, ohe bakarrekoak, ohe-sofa osagarriarekin zein terrazadunak. Bikote, norbanako edota familientzat funtzionalak dira. Guztiek dute naturara zabaltzen diren leihoak.

Gela guztiek dute wifi-a, Smart tb, aire girotua, ile-lehorgailua, hozkailua, telefonoa eta idazmahaia. Egonaldi erosoenaz gozatzeko behar duzun guztia, zure eskura. Zure beharrizanak zaintzen ditugu, zure egonaldia ahaztezina izateko.