Zure beharretara egokitutako logela erosoenak
Hiriburuetatik gertu, naturaren erdian
Hainbat kirol zure eskura
Gela guztiek wifi-a dute, lan-mahaia, Smart tb, aire girotua, ile-lehorgailua, hozkailua, telefonoa… egonaldi erosoenaz gozatzeko behar duzun guztia
SORALUZEN, ETXEAN ZAUDE
Oñatin, Gipuzkoako bihotzean, mendiz eta naturaz inguratuta dago berriztatutako Soraluze Hotela. Zuretzat egokitu dugun hotel eroso, goxo eta praktikoan, zure egonaldia aparteko bizipena izango da.
Zure atsedena da gure lehentasuna
Horregatik, zure egonaldia goxoa eta atsegina izan dadin, 15 logela eroso, zabal eta argitsu ditugu zure eskura. Lauk terraza dute, aire libreaz gozatzeko aukera emanaz. Zure beharretara egokitzen gara.
Hainbat kirol aukera eskura
Soraluze Hotela Gipuzkoako arnas gunean dago: natura eta kultura eskuragarri dituzu; aire librean hamaika kirol egin ahal dituzu: mendi-ibilaldiak, golf-a, padela, running-a, mendi bizikleta, zaldi gaineko ibilaldiak, etab…
OTORDUAK
Sukaldea eskura duzu egun osoan zehar. Ezagutu gure eskaintza zabala. Zuk behar duzun horretara egokituko gara. Zatoz!
SukaldeA
Denda
ERABILERA ANITZEKO GELA
Hotelak hainbat lagunentzako gela berezia dauka. Bertan batzarrak, ekitaldiak, ikastaroak, aurkezpenak, hitzaldiak… antolatu ahal izango dira. Enpresentzako tarifa bereziak ditugu.
Informazio gehiago behar izanez gero jarri gurekin harremanetan: info@soraluzehotela.eus
INGURUA: Talaia paregabea
Talaia paregabean kokatuta gaude, Oñati begibistan eta zelai berdez inguratuta. Hurbil ditugu herrigunea, Arrikrutzeko kobazuloak eta Arantzazuko Santutegia. Natura eta kulturaz ondutako arnasgunea.