Hainbat zerbitzu,
hainbat aukera
Gurean zaudela zure behar izan guztiak asetzea da gure asmoa. Hauek gure zerbitzuak.
Sukaldea
Sukaldea bertako produktuekin hornitu dugu, zuretzat egokitu dugun jan eta edateko aukera zabalarekin.
9:00-15:30 eta 19:30-21:30 tartean sukaldea irekita daukagu.
Jatetxe ordutegia astean zehar: 12:30-15:30 eta 19:30-21:30
Jatetxe ordutegia astuburuetan: 13:00-15:30 eta 19:30 -21:30
Erabilera anitzeko gela
Espazio zabal eta argitsua erabilgarri dago behar duzunerako: bilerak, formazioak, hitzaldiak, etab. Terraza du aire librean atseden hartu edo mokadu bat jan ahal izateko.
Wifia, telebista pantaila, eskulibreko telefonoa, inprimatze zerbitzua…
Enpresentzat eskaintzak ditugu.
Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan.
info@soraluzehotela .eus
SORALUZE ABENTURA
Soraluze Hotelean, Euskal Herriko ondarea ezagutzeko bidelagun gaituzue.
Zure interes eta neurriko txangoetan laguntzen zaitugu:
- Mendi ibilaldiak: iraupen eta zailtasun ezberdinetako tontor eta
ibilbideak. - Mendi-bizikleta txangoak: iraupen eta zailtasun denetakoak.
- Zaldi ibilaldiak Aizkorri-Aratz natur parkean.
- Ezkutuko altxorrak: Oñatiko natur ondare ezezaguna.
- Txango turistikoak: euskal hiriak eta herriak. Museoak, gaztategiak, artisauak, etab.
- Itsasbasterra: itsasontzian ibilaldiak Zumaiatik abiatuta.
Txango guztiak hoteletik abiatzen dira, taldeentzat prestatutako garraioan. Kontsultatu data eta prezioak: info@soraluzehotela.eus edo 943 051 301
Garraioa
Garraiobiderik ez baduzu gu joango gara zure bila aireportura, guk eramango zaitugu behar baduzu. Horretarako egokitu dugu gure ibilgailua, bidaia eroso egin dagizun. Galdetuiguzu zerbitzu honen inguruan, zure eskura dago.
Karga gunea
Izadia eta krisi klimatikoa puri purian dagoen honetan Soraluze Hotelak bere ekarpena egin nahi du, hori dela eta ibilgailu elektrikoentzat egokitutako karga gunea jarri du bezero guztien eskura.
Parkina
Bezeroentzako doaneko parkina du hotelak bere inguruan. Kotxea aparkatzea ez da arazo gurean.